1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
94E/2024 FORU AGINDUA, azaroaren 7koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita deialdi honetan baimendutako gastuaren urteko egozpena: toki erakundeentzako dirulaguntzak, "bizikleta bideen ekipamenduak handitu eta egokitzeko eta bisitarien harrera eremuetan erregulazio sistemak ezartzeko", Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren maiatzaren 15eko 60E/2024 Foru Aginduaren bidez onetsiak. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana-Europar Batasunaren Next Generation EB funtsak finantzatua. DDBN identifikazioa: 761438.
Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren maiatzaren 15eko 60E/2024 Foru Aginduaren bidez, deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren, toki erakundeei dirulaguntzak emateko, "bizikleta bideen ekipamenduak handitu eta egokitzeko eta bisitarien harrera eremuetan erregulazio sistemak ezartzeko". Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana-Europar Batasunaren Next Generation EB funtsak finantzatua.
Deialdiaren 2. oinarriaren arabera, 1.528.795 euroko gastua baimendu zen guztira, deialdiaren ondoriozko konpromisoei aurre egiteko, honako finantzaketa honekin:
JARDUKETAK | PARTIDA | 2024KO EKITALDIA | 2025EKO EKITALDIA | ZENBATEKOA, GUZTIRA |
1. zenbakia. Esku-hartzea Nafarroako bizikleta ibilbideetan | "A30001 A3100 7609 432103 (PEP: E22/000502-01) SEM-Toki erakundeentzako dirulaguntzak" | 648.795,00 | 200.000,00 | 848.795,00 |
2. zenbakia. Erabilera publikoa kudeatzea naturaguneetan | "A30001 A3100 7609 432103 (PEP: E22/000502-01) SEM-Toki erakundeentzako dirulaguntzak" | 510.000,00 | 170.000,00 | 680.000,00 |
Deialdiko zazpigarren oinarriaren arabera, eskaerak aurkezteko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasi (2024ko 123. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 14koa), eta 2024ko azaroaren 15ean amaituko da.
Turismoaren Antolamendu, Kudeaketa eta Kalitateko Zerbitzuaren txostenak adierazten duenez, orain arte ez da eskaerarik aurkeztu naturaguneetan erabilera publikoa kudeatzeko jarduketetarako (bisitarien harrera eremuak egokitzea).
Horrelako jarduketetarako etorkizunean har daitezkeen gastu-konpromisoei erantzun ondoren, eskaerak aurkezteko epea oraindik irekita baitago, ahalik eta lasterren askatu behar da kreditu erabilgarria, beharrezkoa baita Helmugetako Jasangarritasun Planaren (HKE Nafarroako landa eremua) beste premia batzuei erantzuteko; horregatik, egokia da 2025era aldatzea.
Bisitarien harrera eremuak egokitzeko inbertsioetarako dirulaguntzak emateak etorkizunean ekar ditzakeen gastu-konpromisoei erantzunen litzaieke Nafarroako 2025eko gastuen Aurrekontu Orokorretako "A30001 A3100 7609 432103 (PEP: E22/000502-02) SEM Toki erakundeentzako dirulaguntzak" partidaren kargura, eta erabili gabeko gainerako kreditua Helmugetako Jasangarritasun Planaren (HKE Nafarroako landa eremua) beste premia batzuei erantzuteko erabiliko litzateke.
Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Baimendutako gastuaren urteko egozpena aldatzea toki erakundeei "bizikleta bideen ekipamenduak handitu eta egokitzeko eta bisitarien harrera eremuetan erregulazio sistemak ezartzeko" dirulaguntzak emateko deialdian, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren maiatzaren 15eko 60E/2024 Foru Aginduaren bidez onetsitakoan. Gastu hori deialdiaren 2. oinarrian ezarrita dago.
JARDUKETAK | PARTIDA | 2024KO EKITALDIA | 2025EKO EKITALDIA | ZENBATEKOA, GUZTIRA |
1. zenbakia. Esku-hartzea Nafarroako bizikleta ibilbideetan | "A30001 A3100 7609 432103 (PEP: E22/000502-01) SEM-Toki erakundeentzako dirulaguntzak" | 648.795,00 | 200.000,00 | 848.795,00 |
2. zenbakia. Erabilera publikoa kudeatzea naturaguneetan | "A30001 A3100 7609 432103 (PEP: E22/000502-01) SEM-Toki erakundeentzako dirulaguntzak" | | 680.000,00 | 680.000,00 |
2. Nafarroako 2024ko gastuen Aurrekontu Orokorretan baimendutako kreditua murriztea, toki erakundeei "bizikleta bideen ekipamenduak handitzeko eta egokitzeko eta bisitarien harrera eremuetan erregulazio sistemak ezartzeko" dirulaguntzak emateko deialdiari dagokiona, honako xehetasun hauen arabera:
AURREKONTU-PARTIDA | KREDITU-ERRESERBAREN MURRIZKETA | KREDITU-ERRESERBAREN KONTABILITATE-AGIRIA | BAIMENDUTAKO GASTUAREN MURRIZKETA | BAIMENDUTAKO GASTUAREN KONTABILITATE-AGIRIA |
A30001 A3100 7609 432103 (PEP: E22/000502-02) SEM Toki erakundeentzako dirulaguntzak | 510.000,00 | CONTA 0400000315 | 510.000,00 | CONTA 0400000578 |
3. Nafarroako 2025eko gastuen Aurrekontu Orokorretan baimendutako kreditua handitzea, toki erakundeei "bizikleta bideen ekipamenduak handitzeko eta egokitzeko eta bisitarien harrera eremuetan erregulazio sistemak ezartzeko" dirulaguntzak emateko deialdiari dagokiona, honako xehetasun hauen arabera:
AURREKONTU-PARTIDA | KREDITU-ERRESERBAREN GEHIKUNTZA | KREDITU-ERRESERBAREN KONTABILITATE-AGIRIA | BAIMENDUTAKO GASTUAREN GEHIKUNTZA | BAIMENDUTAKO GASTUAREN KONTABILITATE-AGIRIA |
A30001 A3100 7609 432103 (PEP: E22/000502-02) SEM Toki erakundeentzako dirulaguntzak | 510.000,00 | CONTA 0400000315 | 510.000,00 | CONTA 0400000578 |
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 5.a) artikulua betez, deialdi horren oinarri arautzaileen aldaketaren publizitate eta gardentasun egokia bermatzeko.
5. Foru agindu honen aurka zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
Iruñean, 2024ko azaroaren 7an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.
Iragarkiaren kodea: F2416265