251. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

4351/2024 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 28ko 2541/2024 Ebazpenaren 6. oinarria (kalifikazio-epaimahaiaren osaera). Ebazpen horren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari teknikoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 28ko 2541/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa), deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari teknikoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko.

Lekualdatze-lehiaketaren 6.1 oinarriaren arabera, honako hauek osatuko dute kalifikazio-epaimahaia:

–Epaimahaiburua: Fermín Román Iriarte Artajo jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Azpiegituren Zerbitzuko burua.

Ordezkoa: César Grandas Fernández jauna, Nafarroako Osasun Zerbitzuko Azpiegituren Unitateko burua.

–Epaimahaikidea: Langileen Batzordea ordezkatzeko izendatutako pertsona bat.

Ordezkoa: Langileen Batzordea ordezkatzeko izendatutako pertsona bat.

–Idazkaria: Fermín Armesto Goñi jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ingeniari teknikoa.

Ordezkoa: José Javier Íñigo Erdozain jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Orokorretako eta Mantentze-lanetako atalburua.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 12ko 3363/2024 Ebazpenaren bidez, kalifikazio-epaimahaian langileen batzordea ordezkatuko duten epaimahaikideak izendatu ziren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari teknikoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 1eko 3536/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari teknikoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2024ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 22koan.

Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari zuzendutako idazki baten bidez, kalifikazio-epaimahaiko buruak jakinarazi du kalifikazio-epaimahaiaren osaera aldatu behar dela, Fermín Armesto Goñi jaunak (idazkari titularra) jaiotzagatiko eta adingabearen zaintzagatiko baimena duelako eta José Javier Iñigo Erdozáin jauna (ordezko idazkaria) onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendan sartu delako.

Hori horrela, bidezkoa da deialdi horretako 6. oinarria aldatzea, eta kalifikazio-epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Kalifikazio-epaimahaiaren osaera aldatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari teknikoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian. Hortaz, aldatzen da Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 28ko 2541/2024 Ebazpenaren 6. oinarrian ezarritako osaera, honako hauek osatuko baitute kalifikazio-epaimahaia:

–Epaimahaiburua: Fermín Román Iriarte Artajo jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Azpiegituren Zerbitzuko burua.

Ordezkoa: César Grandas Fernández jauna, Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lantegien B Unitateko burua.

–Epaimahaikidea: Nuria Hernández Guillen andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: Manuel Javier Esteban Asurmendi jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Idazkaria: Miguel Ángel Altuna Díaz de Cerio jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ingeniari teknikoa.

Ordezkoa: Óscar Luengo Díaz jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Bulego Teknikoaren unitateburua.

2. Ebazpen hau kalifikazio-epaimahaiari igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko azaroaren 20ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).

Iragarkiaren kodea: F2416962