6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
VALTIERRAKO UREZTATZAILEEN ELKARTEA
Batzorde Orokorra
Ureztatzaileen elkarte hau arautzen duten ordenantzetan ezarritakoa betez, elkarteko buruak batzar nagusi arrunterako deia egiten du ondotik zehazten diren gaiak aztertzeko. Batzarra aurtengo abenduaren 20an eginen da elkartearen egoitzan, 19:00etan lehenbiziko deialdian, eta 19:30ean bigarren deialdian, baldin eta lehenengo deialdian ez badago gehiengo osorako behar adina boto.
1. Aurreko bilkuraren akta irakurtzea.
2. 2024ko gastuen eta diru-sarreren memoria.
3. 2025. urteko aurrekontua.
4. Masa erkideko lurzati bat Valtierrako Udalari saltzea.
5. Ur-harguneen digitalizazioa (diruz lagunduta).
6. Uholdeka ureztatzeko tarteetan gelditzea.
7. Furgoneta bat erostea elkarterako.
8. Arbitraje-demanda, laudoaren deuseztasunagatik.
9. Galderak eta eskaerak.
Batzarrera joan ahal izateko beste partaide batzuk ordezkatzeko baimenarekin, baimen horiek aurkeztu beharko dira Valtierrako Ureztatzaileen Elkartearen bulegoetan, 2024ko abenduaren 16ko 13:00ak baino lehen, haiek egiaztatzeko, bat etorriz Valtierrako Ureztatzaileen Elkartea arautzen duten ordenantzen 49. artikuluarekin.
Aditzera ematen da, Valtierrako Ureztatzaileen Elkarteko partaideek horren berri izan dezaten.
Valtierran, 2024ko azaroaren 27an.–Elkarteko burua, José Álvaro García Santafé.
Iragarkiaren kodea: P2417656