249. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

Ultzamaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

2025erako lan-egutegia

Ultzamaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko bokalen Batzarrak, 2024ko azaroaren 19an eginiko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko zerbitzuko langileen 2025. urteko aste barreneko jaiegunen egutegia, eta ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025eko jaiegun hauek ezarri zituen:

–Urtarrilaren 1a, asteazkena: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a, astelehena: Errege eguna

–Urtarrilaren 17a, ostirala: herriko jaia.

–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 18a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 21a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a, osteguna: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a, ostirala: Santiago apostolua.

–Abuztuaren 15a, ostirala: Andre Mariaren jasokundea.

–Azaroaren 1a, larunbata: Santu guztien eguna.

–Abenduaren 3a, asteazkena: San Frantzisko Xabierkoa - Nafarroaren eguna.

–Abenduaren 6a, larunbata: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a, astelehena: Andre María Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a, osteguna: Eguberria.

Era berean, baliogabetzat jotzen dira, 2025. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta Mankomunitatearen bulegoetarako adierazitako jaiegunak.

Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen lanaldiaren banaketa, 1.592 egiazko lanorduak, Mankomunitatearen egungo hitzarmenak ezartzen duen moduan, honela eginen da:

Eguneroko lanaldia astelehenetik ostiralera, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, 8:00 eta 15:00 bitartean, eta ordutegiaren gainerako 20 minutuak enplegatuak aukeratzen ahalko du noiz egin, malgutasunez, 7:40 eta 8:00ak bitartean, eta 15:00etatik 15:20ra.

Langileek beste ordutegi batzuk izan ahalko dituzte, lanaldi partzialagatik eta/edo zerbitzuaren beharrengatik, eta bestelako programetan aritzeagatik nahiz horietan lan batzuk egiteagatik.

Lan ordutegiak adosteko ahalegina eginen da beti, bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzea ahalbidetzeko eta errazteko. Gai honetan, bereziki kontuan hartuko dira honako hauek dituztenak: seme-alaba adingabeak, desgaitasuna duten seme-alabak, odol-ahaidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko lehen eta bigarren graduko pertsona gaixoak, mendekotasuna dutenak eta abar. Egoera hori frogatu egin beharko dute.

Ordutegia lanorduen zenbateko osora egokitzeko, langileek 3 egun eta 6 ordu izanen dituzte; horietatik, egun bat oporrei erantsiko zaie (29 egun izanen dira, eta ez 28) eta 2 egun eta 6 ordu, herriko festetarako.

Erregelamenduz ezarritako oporrak administrazio organo eskudunak emanen ditu, Mankomunitatearen hitzarmenak berak ezartzen duen gisan.

Horiez gain, norberaren aferetarako 3 egun gelditzen dira, langileek aukeratzeko.

Era berean, langileek aukeratu eta hartzeko izanen dira martxoaren 29ko 12/2023 Foru Legearen arabera dagozkienak. Foru lege horren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua aldatu zen.

Betiere, 2025erako, orokorrean, Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen den urteko lanaldiak baldintzatuko du urteko lanaldiaren iraupena. Horren ondorioetarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.

Larraintzarren (Ultzama), 2024ko azaroaren 19an.–Mankomunitateburua, Jesus M.ª Larretxea Lazkano.

Iragarkiaren kodea: L2417064