2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA
2024ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena
Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2024ko azaroaren 5ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 1/2024 eta 2/2024 aurrekontu-aldaketak.
Espedienteak jendaurrean egonen dira Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek haiek aztertzen ahalko dituzte, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea –Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea–).
Erronkarin, 2024ko azaroaren 20an.–Batzordeko burua, José Javier Echandi Sarriés.
Iragarkiaren kodea: L2416935