249. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Azkoiengo, Martzillako, Faltzesko eta Funesko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2024ko azaroaren 11n egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025erako aldaketa honako ordenantza honetan: Etxeko laguntza zerbitzua eta zerbitzu hori emateagatiko tasak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Azkoienen, 2024ko azaroaren 22an.–Mankomunitateko burua, Iñigo Bailos Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2417091