249. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Ordenantza, arautzen dituena larrialdi sozialeko laguntzak 2025erako. Hasierako onespena

Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2024ko azaroaren 11n egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea ordenantza bat, arautzen dituena larrialdi sozialeko laguntzak 2025erako.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten Udalaren Idazkaritzan eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), eta harekin bat datozen arauekin.

Aldi hori iraganik, inork ez badu erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat joko dira ordenantza eta haren oinarri arautzaileak.

Azkoienen, 2024ko azaroaren 22an.–Mankomunitateko burua, Iñigo Bailos Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2417088