2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA
Aldaketa, Hondakinen kudeaketa arautzen duen ordenantzaren testu bateginean. Hasierako onespena
Jurramendiko Mankomunitateak, 2024ko azaroaren 20an entitatearen bilkura aretoan egin ohiko batzar orokorrean, eta legezko quoruma zuela, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea aldaketa bat Hondakinen kudeaketa arautzen duen ordenantzaren testu bateginean.
Espediente administratiboa interesdunen eskura egonen da entitatearen Idazkaritzan 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bidezko jotzen diren erreklamazio, ohar eta kexak aurkeztu ahal izateko, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz.
Jendaurreko aldi horretan inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da, bestelako erabaki espresurik gabe, bat etorriz Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluarekin.
Lizarran, 2024ko azaroaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Susana Castanera Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2417187