2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA
2/2024 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Jurramendiko Mankomunitateak, 2024ko azaroaren 20an entitatearen bilkura aretoan egin ohiko batzar orokorrean, eta legezko quoruma zuela, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea entitatearen 2024ko aurrekontu orokor eta bakarraren 2. aldaketa.
Espediente administratiboa interesdunen eskura egonen da, Mankomunitatearen Idazkaritzan, 15 egunez, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, aukera izan dadin bidezko jotzen diren erreklamazioak, oharrak eta kexak aurkezteko, jarraikiz Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluari (aipatutako foru legea aldatu zen urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen bidez).
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, aipatutako epea iraganda (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikulua).
Lizarran, 2024ko azaroaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Susana Castanera Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2417185