249. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

2025eko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Bortzirietako Euskara Mankomunitateko lehendakariak, 2024ko azaroaren 19ko 49/2024 Ebazpenaren bidez, 2025eko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa onetsi ditu, zati xedatzaile honekin:

1) Onestea mankomunitateko langileen lan egutegia 2025. urterako. Hortaz, honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun hauetan mankomunitatearen bulegoa itxita egonen da:

–Ilbeltzaren 1a eta 6a.

–Apirilaren 17a, 18a eta 21a.

–Maiatzaren 1a eta 2a.

–Uztailaren 25a.

–Abuztuaren 11, 12a, 13a, 14a eta 15a.

–Abenduaren 3a, 8a, 25a eta 26a.

2) Orobat baliogabeak izanen dira 2025. urtean, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta arestian aipatutako mankomunitateko jaiegunak.

3) Onestea mankomunitateko langileen lanaldiaren banaketa 2025erako, egiazko 1.592 lanorduetan finkatzen dena urteko, honela banatuak: astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

4) Ebazpen hau langileei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita mankomunitatearen webgunean ere.

Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.

Arantzan, 2024ko azaroaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Leire Mitxelena Gamio.

Iragarkiaren kodea: L2417007