2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Aldaketa, Ezkontza zibilak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Vianako Udalak, 2024ko azaroaren 21ean egin bilkura arruntean, honako testu hau duen erabakia hartu zuen:
1.–Hasiera batez onestea aldaketa, Ezkontza zibilak arautzen dituen ordenantzan.
2.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, ordenantza hau jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuta, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak egin ditzaten.
3.–Hasierako onespenaren erabakia behin betiko bilakatuko da, baldin eta inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten, deusetan ukatu gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritako ondorioetarako.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Vianan, 2024ko azaroaren 22an.–Alkatea, Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2417096