249. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

1/2024 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Urraulbeitiko Udalak, 2024ko maiatzaren 13an egin bilkuran, 2024ko aurrekontuaren 1. aldaketa onetsi zuen kreditu-gehigarria izateko, Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen arabera eta aurrekontu eta gastu publikoaren arloan hura garatzen duen 270/98 Foru Dekretuaren arabera.

Jendaurrean egon da Udalaren 2024ko aurrekontuan 1. aldaketa egitea onesten duen espedientea, eta jendaurreko aldi horretan inork ez du alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu (iragarkia 2024ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 18an, eta udal honen ediktu-taulan); hartara, behin betiko onetsitzat jo eta laburturik ematen da argitara. Hori guztia, bat etorriz honako hauetan xedaturik dagoenarekin: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan.

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1 1521 62201

UDALAREN ETXEBIZITZA BIRGAITZEA

25.000,00 euro

Hau da gastu horietarako proposaturiko finantzaketa, aurreko paragrafoan aipaturiko legediari jarraikiz:

–Diruzaintzako gerakina: 25.000,00 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Urraulbeitin, 2024ko azaroaren 21ean.–Alkatea, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: L2416963