249. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Herri-lurretan laborantzan aritzeko kanonaren 2024ko errolda

Tuterako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2024ko azaroaren 15ean egin bilkuran, erabaki zuen onestea herri-lurretan laborantzan aritzeko kanonaren 2024ko errolda, 2023ko urriaren 1etik 2024ko irailaren 30era arte egindako aprobetxamenduari dagokiona, 661.996,85 eurokoa baita. Halaber, borondatezko diru-bilketarako epe hau ezartzea erabaki zuen: 2024ko azaroaren 18tik abenduaren 18ra bitarte.

Ordainketak eginen dira ordainketa-gutunean aipatzen diren banku-entitateetako sukurtsalen batean. Dena dela, udal honekiko ordainketak helbideratuta izanez gero, kobrantzarako izendatua den finantza-entitatera igorriko da ordainagiria.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira eta epe exekutiboan errekarguak sortuko dira, baita berandutze-interesak eta, halakorik bada, sortutako kostuak ere.

Erabaki hau behin betikoa da administrazio-bidean; beraz, jarraian aipatzen diren errekurtsoetako bat aurkez daiteke honen kontra. Hala ere, ezin izanen da errekurtsorik jarri beste bat ebazteko izapidean dagoen bitartean, hura espresuki ebatzi arte edo ustezko ezespena gertatu arte:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza edo erabakia eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretatik dagokion organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori dena, ezertan ukatu gabe bidezkotzat jotzen den beste edozein errekurtso baliatu ahal izatea.

Aditzera ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Tuteran, 2024ko azaroaren 20an.–Ekonomia Sustapenerako Alorreko (Ogasuna) zinegotzia, María Reyes Carmona Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2416919