2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
Gora jotzeko errekurtsoa, lurzati batean bildutako hondakinak garbitzeko agindua ez betetzeagatik jarritako 1. hertsapen-isunaren aurka
Tebas-Muru Artederretako Udaleko alkate Yolanda Obanos Irurek, 2024ko azaroaren 20an, jarraian hitzez hitz jasotzen den ebazpena eman zuen:
"Ebazpena, Tebas-Muru Artederretako Udaleko alkate Yolanda Obanos Irurek 2024ko azaroaren 20an emana, zeinaren bitartez epatzen baitira pertsona eta entitateak, baldin eta haien eskubide eta interes legitimoak ukitzen ahal baditu Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako 24-01468 gora jotzeko errekurtsoaren baiespenak. Errekurtso hori ezarri da Alkatetzak 2024ko ekainaren 25ean emandako 97. Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez 1. hertsapen-isuna jarri baitzen lurzati batean bildutako hondakinak garbitzeko agindua ez betetzeagatik.
Ikusirik urriaren 28an Udal honen erregistroan sartu zela auzitegi horretako lehendakariaren 2024ko urriaren 22ko probidentzia, adierazten duena auzitegiak jaso egin duela Jesús M.ª Uriz Amatriainek Alkatetzaren 2024ko ekainaren 25eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, 1. hertsapen-isuna jarri zitzaion lurzati batean bildutako hondakinak garbitzeko agindua ez betetzeagatik. Eta baliatuta Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21. 1k) artikuluan aitortuta ahalmenak,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Pertsona eta entitateak epatzea, baldin eta haien eskubide edo interes legitimoak errekurtsogilearen uzien baiespenak ukituak gelditzen ahal badira, hamar egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen, uzi horiei kontra egin nahi badiete.
Bigarrena.–Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea egindako epatze deien jakinarazpen-eginbideak, espedientean sartzeko.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Udalbatzari jakinaraztea egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean."
Tebas-Muru Artederretan, 2024ko azaroaren 20an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.
Iragarkiaren kodea: L2416947