249. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

2025erako zerga-tasak

2024ko azaroaren 14an egin osoko bilkuran, 2025erako zerga-tasak onetsi ziren, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa). Hona hemen:

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,21.

–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,21.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (TMIZ): Nafarroako Gobernuak zehazten duena.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): %3.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): Nafarroako Gobernuaren tarifak.

–Gainbalioa (hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga):

  • Karga-tasa: balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra, %25koa.
  • Koefizienteak dira 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak.

Gainerako tasak ez dira aldatu.

Erabaki honen aurka jartzen ahal dira uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan ezarritako errekurtsoak, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jaitzen, 2024ko azaroaren 14an.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azqueta.

Iragarkiaren kodea: L2417009