2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PUIU
Aldaketa, Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Puiuko Udalak, 2024ko azaroaren 22an egindako osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Etxeko-laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantza fiskalaren 9. eta 10. artikuluak eta prezio publikoen eranskina.
Ordenantzan onetsitako aldaketa hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Puiun, 2024ko azaroaren 22an.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.
Iragarkiaren kodea: L2417106