2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTEITZAKO KONTZEJUA
Herri-lurretako aprobetxamenduak eskatzea
Añezkarko eta Oteitzako kontzejuek, 2024ko azaroaren 21ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuten espedientea hastea Añezkarrek eta Oteitzak Aguan duten herri-larreen aprobetxamendua herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez adjudikatzeko.
Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gainean urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren 199. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hamabost egun balioduneko epea irekitzen da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa duen pertsona orok, baldin eta Añezkarko eta Oteitzako kontzejuetako herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 16. eta 42. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen baditu, dagokion eskaera aurkezteko eta agiri bidez frogatzeko baldintza horiek betetzen dituela.
Oteitzan eta Añezkarren, 2024ko azaroaren 26an.–Kontzejuetako buruak, Iban Lizarraga Blázquez eta Magdalena Aulestiarte Jurico.
Iragarkiaren kodea: L2417225