249. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Aldaketak zenbait udal ordenantzatan, tasak eta prezio publikoak eguneratzeko 2025eko ekitaldirako. Hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2024ko azaroaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aldaketak zenbait udal ordenantzatan, tasak eta prezio publikoak eguneratzeko 2025eko ekitaldirako.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta inguruabar hori behin betiko testu osoarekin batera argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Olaztin, 2024ko azaroaren 20an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2416950