2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELO
2025erako zerga-tasak
Eloko Udalak, 2024ko azaroaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2025eko urtarrilaren 1ean indarra hartuko duten honako zerga-tasa hauek:
Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga:
–Proiektu tekniko ikus-onetsia duten obrak: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4, gutxieneko zenbatekoak hauek direla:
- Oin berriko eraikinetarako eta zaharberritze osoetarako: 900,00 euro metro koadro eraiki bakoitzeko.
- Eraikinak berritzeko eta lokalak egokitzeko, berekin badakartzate igeltserotza, instalazioak eta akaberak: 600,00 euro gauzatzen den metro koadro bakoitzeko.
–Proiektu tekniko ikus-onetsirik gabeko obrak: aurrekontuaren %4, eta gutxienez ere 50,00 euro likidatzeko.
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
1. Aplikatu beharreko koefizienteak, sortzealdiaren arabera: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.
2. Karga-tasa: %25.
Lurraren kontribuzioa:
1.–Hiri-kontribuzioa: %0,26.
2.–Landa-kontribuzioa: %0,73.
Elon, 2024ko azaroaren 22an.–Alkatea, María Isabel Azpiroz Cilbeti.
Iragarkiaren kodea: L2417150