2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MILAGRO
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2025erako
Alkatetzaren azaroaren 25eko 2024-0651 Ebazpenaren bidez, 2025eko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa onetsi ziren. Hona hemen zer ezartzen duen ebazpenaren xedapen-zatiak:
Kontuan hartuta 493/2024 Ebazpena, ekainaren 12koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025eko jaiegunen egutegi ofiziala.
Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz;
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Honako hauek izanen dira ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak Milagroko Udalaren zerbitzuko langileendako, 2025erako:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Otsailaren 3a: San Blas, jaieguna herrian.
–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 18a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 21a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta 2025eko lan-egutegian ezarritako eta arestian aipatutako gainerako jaiegunetan ere. Era berean, udal bulegoak itxiak egonen dira irailaren 1ean, 2an eta 3an (astelehena, asteartea eta asteazkena), herriko jaiak baitira.
Baliogabeak izanen dira, 2025ean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta arestian aipatutako egunak, udal bulegoetako jaiegunak direlako.
Bigarrena.–Jendea hartzeko ordutegia, orokorrean, hau izanen da: 10:00etatik 13:30era.
Hirugarrena.–Ebazpen hau igortzea langileen ordezkariei, eta agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.
Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
Milagron, 2024ko azaroaren 25ean.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.
Iragarkiaren kodea: L2417164