2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDAZA
Espazio eta ondasun publikoekiko gizalegezko jokabideak arautzeko ordenantza. Hasierako onespena
Mendazako Udalak, 2024ko abuztuaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Espazio eta ondasun publikoekiko gizalegezko jokabideak arautzeko ordenantza.
Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta jendaurreko aldia iragaten bada inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Mendazan, 2024ko azaroaren 12an.–Alkatea, Javier Senosiáin Paternáin.
Iragarkiaren kodea: L2416862