2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEDEA
Aldaketa, Rokodromoa arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Ledeako Udalak, 2024ko urriaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat Rokodromoa arautzen duen ordenantzan.
Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsiko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Ledean, 2024ko azaroaren 19an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.
Iragarkiaren kodea: L2417052