249. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARIA

2025erako zerga-tasak

Legariako Udalak, 2024ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, kontribuzio eta zergei dagozkien karga-tasa, indize eta portzentajeak onetsi zituen 2025eko ekitaldi ekonomikorako:

–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,21eko tasa.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2,50.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: batez besteko tasa, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 176. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Karga-tasa hauek 2025eko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean.

Onespen erabakiaren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

c) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, gaia dela-eta eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Legarian, 2024ko azaroaren 26an.–Alkate udalburua, Julián Echeverría Garín.

Iragarkiaren kodea: L2417210