249. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Lakuntzako Udalak enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien bidez, baso-aprobetxamendu bat adjudikatzeko. Horretarako, baimena eman dio Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariak, abuztuaren 4ko 136/2024 Ebazpenaren bitartez (ebazpen horren bidez onesten da aprobetxamenduei eta hobekuntzei buruzko urteko plana, 2024-2025 urterako, Lakuntzako Udalaren herri-basoei dagokienez). Baso-aprobetxamendua lote batekoa da:

–1. lotea. 2.531 pago, honako toki hauetan: Urrizamendi, Usotedieta, Lakuntzako borda eta Soitxiki. Guztira, 568,3 m³ zur dira, eta 1.705 m³ enbor txiki.

Prezioa: 51.717,85 euro, gehi dagokion BEZa (%12).

Baldintza-agiria interesdunen eskura dago, udaletxeko bulegoetan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian.

Enkantearen behin-behineko adjudikazioaren emaitza geldituko da sesta emateko epea iragatearen menpe, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 229.6 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Enkantean parte hartzeko proposamenak gutun-azal itxian aurkeztu behar dira, Lakuntzako Udalaren bulegoetan edo, bestela, proposamenak aurkeztu daitezke Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean adierazitako tokietako batean (16.4 artikuluan adierazitako batean). Proposamenak 15 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azkeneko eguneko 14:00ak baino lehenago.

Lakuntzako Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko da proposamenak zer toki, egun eta ordutan irekiko diren.

Lakuntzan, 2024ko azaroaren 18an.–Alkatea, Oihane Uribeetxebarria Garmendia.

Iragarkiaren kodea: L2417193