249. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGOAKO KONTZEJUA

Ordenantza, herri-basoan sartzeko pisten erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Igoako Kontzejuak, 2024ko azaroaren 18an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Igoako Kontzejuko herri-basoan sartzeko pisten erabilera arautzen duen ordenantza. Erabakia jendaurrean paratzen da hilabetean, iragarkia argitaratu ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Igoan, 2024ko azaroaren 19an.–Alkatea, Ibai Iriarte Ariztimuño.

Iragarkiaren kodea: L2416924