2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IBARGOITI
2025erako zerga-tasak
Ibargoitiko Udalak, 2024ko azaroaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea honako zerga-tasa hauek, 2025eko urtarrilaren 1ean indarrean jar daitezen:
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga. Obren kostu erreal eta benetakoaren gainean (oinarria, obra gauzatzeko aurrekontua):
- 400.000 euro bitarte: %3.
- 400.000 eurotik gora: %5.
–Obren gutxieneko kostuaren oinarria, zergaren likidaziorako:
- Etxebizitzak: 950 euro m² eraiki bakoitzeko.
- Gainerakoa: 500 euro m² eraiki bakoitzeko.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
1.–Aplikatu beharreko koefizienteak, sortzealdiaren arabera: Ezarrita daudenak martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
2.–Karga-tasa: %25
Lurraren kontribuzioa: %0,15.
Idotzinen, 2024ko azaroaren 22an.–Alkate udalburua, Juan María Lecumberri Vera.
Iragarkiaren kodea: L2417116