249. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Akats zuzenketa musika eskolaren prezio publikoen onespenean

Garinoaingo Udalak, 2024ko azaroaren 22an egindako osoko bilkura berezian, onetsi du errore material bat zuzentzea musika eskolaren prezio publikoak onesteko erabakian, administrazio publikoek horretarako ahalmena aitortua baitute, hala xedatuta dago eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluan. Erabaki hori, hain zuzen, argitaratu zen 2024ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 9an.

Honela dioen tokian:

Laugarren zikloa. Aukerakoa da ikasle helduentzat edo nahitaezkoak diren hiru zikloak bukatu dituztenentzat, behar dituzten horietan matrikulatzeko.

Instrumentua, 45 minutuko eskola astean (banakoa).

+

Musika-hizkuntza, instrumentu taldea, txikien banda edo gitarren taldea, abesbatza, musika informatika; ordubeteko eskolak astean.

58,91 euro hilean

58,91 euro hilean + %10

28,73 euro hilean

Honela behar du:

8,20 euro hilean

Instrumentua, 45 minutuko eskola astean (banakoa).

58,91 euro hilean + %10

Musika-hizkuntza, instrumentu taldea, txikien banda edo gitarren taldea, abesbatza, musika informatika; ordubeteko eskolak astean.

28,73 euro hilean

Garinoainen, 2024ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Eva Martínez Catalán.

Iragarkiaren kodea: L2417109