2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUSTIÑANA
2025erako zerga-tasak
Fustiñanako Udalak, 2024ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen udalaren 2025eko ekitaldirako zerga-tasak, tarifak, tasak, prezio publikoak, herri-lurreko kanona eta gainerako ordainarazpenak.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta ez bada aurkezten erreklamazio, kexa edo oharrik aurreko paragrafoan xedatutako aldian.
Fustiñanan, 2024ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Sergio Vitas Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2417049