2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERATSUN
Lurraren gaineko kontribuzioaren 2025eko zerga-tasa. Behin betiko onespena
Eratsungo Udalak, 2024ko abuztuaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela, erabaki zuen 2025erako %0,225 karga-tasa ezartzea hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko, balorazio-ponentziaren azken berrikuspeneko balioen arabera.
Espedientea jendaurrean egon da, aitzinetik argitaratuta 2024ko 184. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 10ean, eta toki-erakunde honen iragarki-taulan paratuta. Jendaurreko epea inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoari.
Orain, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.
Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,225eko karga-tasa.
Eratsunen, 2024ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Nagore Escudero Baleztena.
Iragarkiaren kodea: L2417024