2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EL BUSTO
2025erako karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak. Hasierako onespena
El Bustoko Udalak, 2024ko azaroaren 4an egin ohiko osoko bilkuran, onetsi zituen 2025etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasa, indize, koefiziente eta zerga-tasak.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarki-taulan ere paratuko da, interesdunek espedientea azter dezaten, eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurrean egoteko epea iraganik inork ez badu erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik aurkeztu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko testua.
El Buston, 2024ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Javier Ripa Arizaga.
Iragarkiaren kodea: L2417000