2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Karga-tasa, indize eta koefizienteak 2025erako
Oltza Zendeako Udalak, 2024ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2025etik aitzina indarrean izanen diren karga-tasa, indize eta koefizienteak. Iragarkia 2024ko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urriaren 8an.
Lehena.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 13. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz, honako karga-tasa, indize eta koefiziente hauek onetsi dira 2025erako.
1.1. Lurraren kontribuzioa: karga-tasa: %0,17.
1.2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga-tasa: %3,5.
1.3. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Udalaren gutxieneko indizea: 1,30.
1.4. Hiri-lurren balio-gehikuntza:
–Koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarri diren gehieneko koefizienteak aplikatuko dira, balio-gehikuntza sortzen den aldiaren arabera.
–Karga-tasa: %10.
1.5. Etxebizitza hutsen gaineko zerga: karga-tasak:
–Lehen urtea: %0,50.
–Bigarren urtea: %1,00.
–Hirugarren urtea eta hurrengoak: %1,5.
1.6. Haur-eskolako zerbitzu tasa: Nafarroako Gobernuak Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetarako onetsi dituen tarifa eta moduluak aplikatuko dira, Hezkuntza Departamentuarekin sinaturiko hitzarmenaren ondorioz.
Bigarrena.–Zerga-tasa hauek indarrean jarriko dira eta ondorio juridiko guztiak sortuko dituzte 2025eko urtarrilaren 1ean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua), eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, xedapen orokor hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke:
Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Oltza Zendean, 2024ko azaroaren 21ean.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2417005