2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CADREITA
Udal ordenantzen indargabetzea. Behin betiko onespena
Cadreitako Udalak, 2024ko urriaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ondotik zehazten diren udal ordenantzak indargabetzea:
Zk. | UDAL ORDENANTZEN IZENA |
13 | Animaliak uzteko zangak egiteko zerbitzuagatiko prezio publikoak |
14 | Hodiak libratzeko kanaberak alokatzeko prezio publikoak |
15 | Konpresorea alokatzeko zerbitzuagatiko prezio publikoak |
18 | Tele-Cadreita publizitate zerbitzuagatiko prezio publikoak |
19 | Helduentzako ikastaroetan izena emateagatik eta parte hartzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak |
27 | Kirol helburuetarako dirulaguntzak (toki-erakundeek antolatutako edo babestutakoak) |
2024ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara emanda, urriaren 22an, inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan da jendaurreko aldia; hala bada, behin betiko indargabetuta gelditzen dira aipatu ordenantzak, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Cadreitan, 2024ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.
Iragarkiaren kodea: L2417221