1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
255/2024 FORU AGINDUA, urriaren 31koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, familia gurasobakarretan kontziliazioa errazteko 2024. urterako laguntza ekonomikoen deialdirako baimendutako gastua 10.400 euro handitzen duena.
Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren martxoaren 25eko 101/2024 Foru Aginduaren bidez, familiaren esparrurako zenbait laguntza emateko oinarri arautzaileak onetsi ziren 2024tik 2027ra bitarteko urteetarako.
Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren martxoaren 26ko 103/2024 Foru Aginduaren bidez, familia gurasobakarretan kontziliazioa errazteko laguntza ekonomikoak emateko deialdia onetsi zen 2024. urterako, eta 600.000 euroko gastua baimendu zen 2024ko gastuen aurrekontuko "Kontziliaziorako laguntzak" izeneko 920006 93300 4809 231507 partidaren kargura.
Foru aginduaren laugarren puntuan ezartzen denez, eskaera guztiei erantzuteko aurrekontu nahikorik ez badago, baimendutako gastuaren zenbatekoari 200.000 euro gehitzen ahalko zaizkio, behar den aurrekontu gehikuntzaren bidez.
Deialdirako baimendutako aurrekontuko kreditua bukatu da eta zenbait espediente ebazteke gelditu dira. 2024ko abuztuaren 8ko erregistro dataraino ordaindu dira espedienteak. Abuztuaren 8a baino lehen onetsitako espedienteen gastua 10.400 euro ingurukoa dela aurreikusten da; beraz, deialdian baimendutako gastuari zenbateko hori gehitu behar zaio.
Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzaren txostena ikusi da.
Horrenbestez, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren estatutuak onesten dituen ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. 10.400 euro handitzea familia gurasobakarretan kontziliazioa errazteko 2024. urterako laguntza ekonomikoak emateko deialdian baimendutako gastua; diru hori 2024ko gastuen aurrekontuko "Kontziliaziorako laguntzak" izeneko 920006 93300 4809 231507 partidaren kargura ordainduko da.
2. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Foru agindu hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako kontu-hartzaile delegatuari, Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari, Familiaren Atalari eta departamentu honetako Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko urriaren 31n.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.
Iragarkiaren kodea: F2415948