249. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Jarduera-lizentziaren eskaera. Erregaia fiskalki biltegiratzeko zentroa

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Udaleko bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (foru lege horren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak) eta haren Erregelamenduan (onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez).

Sustatzailea: Estación de Servicio Buñuel SL.

Jarduera: jarduera sailkatuaren proiektua eta Buñuelen erregaia fiskalki biltegiratzeko zentroa gauzatzeko proiektua.

Tokia: 2. poligonoa, 935. lurzatia, Buñuel.

Buñuelen, 2024ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Enrique Villafranca Uriel.

Iragarkiaren kodea: L2417057