2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERIAIN
Aldaketa, 2025eko prezio publikoen ordenantza fiskaletan eta arauetan. Hasierako onespena
Beriaingo Udalak, 2024ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketak egitea 2025eko ekitaldian aplikatzekoak diren tasa eta prezio publikoetan.
Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Beriainen, 2024ko azaroaren 10ean.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.
Iragarkiaren kodea: L2416889