249. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

«Berako Matzada kalearen eta Eztegara pasealekuaren arteko hiri-lotura gauzatzea» izenburuko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Behin betiko onespena

2023ko urriaren 18an, Berako Udalaren Osoko Bilkurak erabaki zuen onartzea «Berako Matzada kalearen eta Eztegara pasealekuaren arteko hiri-lotura gauzatzea» izeneko obra-proiektua, eta hasierako onarpena ematea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendari, eta jendaurrean jartzea hamabost egunez. Iragarkia 2023ko urriaren 26ko 223 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta ez zen alegaziorik aurkeztu.

2024ko azaroaren 26an, Berako Udalak honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenengoa.–Behin betiko onartzea aipatutako proiektua, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere. Herri-onurako deklaratzea eta okupatzeko beharra inplizituki geratuko dira onarpen honetan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Bigarrena.–Nafarroako Gobernuari eskatzea, horretarako eskumena duen aldetik, eraginpeko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzeko, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako ondorioetarako, Altzate inguruan gertatzen den bide-saturazioa arintzeko beharra dagoelako, baita larrialdi-zerbitzuen mugikortasuna eta oinezkoen zirkulazioko segurtasuna hobetzearena ere.

Hirugarrena.–Jasoaraztea 2025erako aurrekontuko proiektuan 1 4530 61901 "Ikastola-Matzada lotura" kontu-saila sartu dela, proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen balio justua ordaintzeko adinako zenbatekoarekin.

Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, laburpen bat argitaratzea Foru Komunitateko egunkari batean, eta Berako udaletxeko iragarki-taulan jartzea.

Bosgarrena.–Erabaki hau jakinaraztea eraginpeko pertsonei, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Beran, 2024ko azaroaren 27an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

ERANSKINA.–Ondasun eta eskubideen zerrenda

KODEA

TITULARRAK

AFEKZIOAK

KATASTROA

Behin betiko okupazioa

m²

Behin-behineko okupazioa

m²

Poligonoa

Partzela

Deskribapena

Berako udal-mugartea

BR-01

Nafarroako Foru Komunitatea

(Hezkuntza)

9,92

348,88

10

12

Hiri-lurzorua

BR-02

Nafarroako Foru Komunitatea

(Hezkuntza)

1.111,32

1.532,82

10

17

Hiri-lurzorua

Berako Udala

BR-03

Berako Udala

5,03

0,00

10

169

Hiri-lurzorua

BR-04

M. Ángeles Ruiz Ruiz

285,13

445,73

10

128

Hiri-lurzorua

BR-05 eta 07

M. Ángeles Ruiz Ruiz

401,29

608,83

10

24

Hiri-lurzorua eta belaia

BR-06

Berako Udala

444,77

1.102,00

10

5

Hiri-lurzorua

BR-08

Berako Udala

8,58

58,03

10

170

Hiri-lurzorua

Iragarkiaren kodea: L2417304