2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Aldaketa, Mugikortasuna eta trafikoa arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena
Altsasuko Udalak, 2024ko irailaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Mugikortasuna eta trafikoa arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa.
Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2024ko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 8an, eta jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, aldaketa horren behin betiko onespena ematen da argitara, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Altsasun, 2024ko azaroaren 20an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
MUGIKORTASUNA ETA TRAFIKOA ARAUTZEN DITUEN UDAL ORDENANTZAREN ALDAKETAREN TESTUA
46. artikulua aldatu da; hona hemen testu berria:
"Zintarria beheratzeak bermatu beharko du beti libre gelditzen dela 1,80 metroko edo gehiagoko zabalera bat pasatzeko, ukitutako oinezkoen espazioan.
Otsailaren 1eko VIV/561/2010 Agindua indarrean jarri aurretik oinezkoentzat zeuden espazio urbanizatuen kasuan (VIV/561/2010 Agindua, espazio publiko urbanizatuetara sartzeko eta haiek erabiltzeko irisgarritasuneko eta diskriminaziorik ezeko oinarrizko baldintzen dokumentu teknikoa garatzen duena), aurreko apartatuan xedatutakoa soilik eskatzen ahalko da arrazoizko egokitzapenak egin daitezkeen espazioetan, beharrezkoak eta egokiak diren aldaketen eta egokitzapenen bidez, betiere gehiegizko edo bidegabeko kargarik ezartzen ez badute; nolanahi ere, 1,20 metroko gutxieneko zabalera bat libre gelditu beharko da pasatzeko.
Aurreko apartatuetan jasotako zehaztapenak betetzen ez badira, ez da lizentziarik emanen zintarria beheratzeko".
Iragarkiaren kodea: L2416968