249. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

2025erako zerga-tasak

Adiosko Udalak, 2024ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, onetsi zuen zerga-tasa, tasa eta prezio publiko hauek ezartzea 2025eko ekitaldirako:

2025EKO EKITALDIKO ZERGA-TASAK

1.–Lurraren kontribuzioa: %0,25eko tasa bakarra.

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 koefizientea.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,60ko tasa.

4.–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

a) Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak:

–Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

b) Kuota likidatzeko zerga-tasak:

–Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %17,96.

5.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: tarifa ofiziala.

2025EKO EKITALDIKO TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

Tasak: Ordenantza fiskaletan ezarritako tasei eutsiko zaie.

Prezio publikoak: Zahartze aktiboa: 20 euro hilean lagun bakoitzeko.

Ohartarazten da ezen erabaki honen aurka, irmoa baita administrazio bidean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, aitzinetik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, aipatu argitalpenaren biharamunetik hasita. Orobat, hautara eta beste zernahi errekurtso jarri aurretik, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, egintza honen organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Adiosen, 2024ko azaroaren 26an.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.

Iragarkiaren kodea: L2417245