249. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARANGUREN

Deialdia, zerbitzu anitzetako ofizialen bi lanpostu huts bete daitezen oposizio-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Arangurengo Udalaren Gobernu Batzarrak, 2022ko azaroaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen deialdi bat onestea (argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an), oposizio-lehiaketaren bidez bete zedin zerbitzu anitzetako ofizialen lanpostu huts batzuk; deialdi hori dagokio aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Foru Legeari (foru lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdiaren prozesua bukatu da, eta jarraikiz deialdiaren epaimahaiak egindako proposamenari, eta ikusita interesdunek aurkeztu dutela aipatutako deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritako dokumentazioa, Alkatetzaren 2024ko azaroaren 27ko 992. Ebazpenaren bidez, ebatzi da:

1.–Jarraian aipatzen diren pertsonak izendatzea Arangurengo Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko, haiek baitira puntuaziorik handiena lortu duten izangaiak, eta esleitzea plantilla organikoko lanpostu huts hauek:

Iban Iturria Amadoz, 6.2 lanpostua, zerbitzu anitzetako ofiziala.

Iñigo Luis Ruiz Malumbres, 6.3 lanpostua, zerbitzu anitzetako ofiziala.

2.–Adieraztea izendatutako pertsonek esleitu zaien lanpostuaren jabetza hartu beharko dutela 2024ko abenduaren 12an, bat etorriz 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluarekin eta deialdiaren 10.4 oinarriarekin.

Egun horretan jabetza hartzen ez badute, ezinbesteko kasuetan salbu, izendatutakoek eskubide guztiak galduko dituzte Arangurengo Udaleko langile lan-kontratudun finko izateko.

3.–Ebazpen hau argitaratzea Arangurengo Udalaren egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mutiloan, 2024ko azaroaren 27an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2417281