1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Muesko ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barnean, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2024ko urriaren 9an, erabaki zuen behean azaltzen diren ondasun higiezin enbargatuak enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03994.
2. Helbide elektronikoa:
https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2024-3100200103994
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko diren ondasunak:
Lote bakarra.
–1. finka. Muesko finka bat. Hiri finka. Mugakide du Muesko 1.917. finka, erregistroan ageri diren mugakideen arabera, titulartasuna ere bertan adierazirik dagoela.
Erregistrokoa: Ez dago immatrikulatuta Jabetza Erregistroan.
Titulartasuna: Enbargatutako finkaren jabari osoa Ángeles Sainz de Murieta Gastónen izenean dago, eta ez dago jasota eskuratze-titulurik.
Katastroan: Muesen. 767. lurzatia, 2. poligonoa, 1. azpiarea. 1., 2. eta 3. hiri unitateak; 167, 153 eta 116 metro karratukoak hurrenez hurren.
Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001561236HD.
–2. finka. Muesko 2.323. finka, Lizarrako 1. Jabetza Erregistroan inskribatua (3092. liburukia, 25. liburua, 210. folioa). Landa finka, lehorreko lurra, Mues aldeko lurzatiak biltzeko plano orokorreko 8. poligonoko 9. finka, Entrecaminos izeneko alderdian. 4.222 metro karratuko azalera du.
Titulartasuna: Enbargatutako finkaren jabari osoa Ángeles Sainz de Murieta Gastónen izenean dago, izaera pribatiboarekin eta esleipen gisa.
Betearazi beharreko bermearen aurreko erregistro-kargak: ez dago.
Katastrokoa.
Muesen. 450. lurzatia, 5. poligonoa, A eta B azpilurzatiak, Entrecaminos izeneko alderdian; 3.542 eta 697 metro karratukoak hurrenez hurren. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001298046EX.
6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.
7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2024ko azaroaren 26an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2417252