1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
2779/2024 Ebazpena, 2024ko azaroaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, agintzen da argitara dadila Gobernu Kontseiluak 2024ko azaroaren 26an hartutako "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena".
2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agintzen dut argitara dadila Gobernu Kontseiluak 2024ko azaroaren 26an hartutako erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena.
"NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO TEKNIKARIEN ETA KUDEAKETAKO ETA ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.
1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak plantilla organikoa onetsi egin behar dela ezartzen du. Foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikariei eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileei aplikatu beharrekoa Unibertsitatearen Estatutuen 106. artikuluaren arabera. Plantilla horretan, lanpostuak zerrendatu behar dira, behar bezala sailkaturik, eta adierazi behar da bakoitza zein mailari dagoen atxikia, eta, bidezkoa denean, zein diren lanpostuan aritzeko egiaztatu behar diren betebehar espezifikoak, bai eta izendapen librearen bidez bete daitezkeen lanpostuak eta ezarritako ordainsari osagarriak erregelamenduaren arabera esleituak dauzkatenak ere.
Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 6an hartu zuen erabaki baten bidez -zeina 2009ko urriaren 30ean errektoreak emandako 1600/2009 Ebazpenaren bidez argitaratu baitzen-, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa. Plantilla hori askotan aldatu da, urtero argitaratzen da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera eta egitura organikoa islatzen ditu. Hain zuzen, 2024ko apirilaren 11n argitaratu zen azkenekoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 73. zenbakian, errektoreak 2024ko otsailaren 29an emandako 537/2024 Ebazpenaren bidez.
Plantilla 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoan xedatutakora egokitu behar denez, eta zenbait antolaketa-premia berriri aurre egin behar diegunez, beharrezkoa da plantilla organiko horretan aldaketa batzuk egitea.
Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei entzun ondoren, hau da kudeatzaileak, 2024ko azaroaren 26an egindako bileran, Gobernu Kontseiluari proposatu dion,
ERABAKIA:
Lehenbizikoa.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoaren aldaketak onestea. Eranskin gisa gehitu den memorian daude aldaketa horiek.
Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Erabaki honek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratzen den egunean hartuko du indarra.
Laugarrena.–Erabaki honen aurka zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Gobernu Kontseiluari zuzendua, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako maila bereko epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere erabakia argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita".
Iruñean, 2024ko azaroaren 26an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.
ERANSKINA.–MEMORIA: NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ADMINISTRAZIOKO TEKNIKARIEN ETA KUDEAKETAKO ETA ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOAREN ALDAKETAK
2024. Urteko ekitaldia
A.–Egitura aldaketak.
A.1. Unitate baten izena aldatzea eta dibertsitatearen unitatea sortzea.
Unitate organiko honen izena aldatu da:
–KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / OSASUNAREN SUSTAPENERAKO ETA JASANGARRITASUNERAKO ATALA / GIZARTE EKINTZARAKO UNITATEA
Hau izanen da izena hemendik aurrera:
–KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / OSASUNAREN SUSTAPENERAKO ETA JASANGARRITASUNERAKO ATALA / DIBERTSITATEAREN ETA INKLUSIOAREN UNITATEA
Justifikazioa:
–Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoak 43. artikuluan ezartzen duenez, "Unibertsitateek berdintasunaren eta dibertsitatearen arloko unitateak izanen dituzte, eta unitate horiek inklusiorako eta diskriminazioaren aurkako politika unibertsitarioen garapena koordinatzeaz eta unibertsitatearen jarduera eta eginkizun guztietan zeharka txertatzeaz arduratuko dira".
–Bestalde, Unibertsitateko Bizikidetzari buruzko 2022ko otsailaren 24ko 3/2022 Legeak adierazten duenez, unibertsitateek "lan egin beharko dute indarkeria, diskriminazio edo sexu-jazarpen mota oro ezabatzeko, haren arrazoia edozein delarik ere: sexua, sexu-orientazioa, genero-identitatea edo -adierazpena, sexu-ezaugarriak, jatorri nazionala, talde etnikoa, desgaitasuna, adina, osasun egoera, klase soziala, erlijioa edo sinesmenak, hizkuntza edo beste edozein inguruabar pertsonal edo sozial".
–Arau horietan xedatzen denari erantzuteko, unitatearen izena aldatzea proposatu da, halako moldez non dibertsitatearen kontzeptua hartuko baituen barne, eta, halaber, gizarte ekintza esamoldearen ordez inklusioa jarriko baiten; hala, argiago islatuko dira unitateari dagozkion funtzioak.
Mendekotasun funtzional eta organikoa.
–Dibertsitatearen eta Inklusioaren Unitatea Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzaren mende egonen da funtzionalki.
–Dibertsitatearen eta Inklusioaren Unitatea honen mende egonen da organikoki: Kudeatzailetza / Giza Baliabideen Zerbitzua.
B.–Lanpostu aldaketak.
B.1. Atxikipena aldatzea.
Lanpostu hauen atxikipena aldatu da:
LANPOSTU ZK. | IZENA | HASIERAKO KOKALEKUA | AMAIERAKO KOKALEKUA |
771 | OLko ADMINISTRARIA | KUDEATZAILETZA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / IKASTEGIEN ETA SAILEN ATALA / KUDEAKETARAKO ETA KOORDINAZIORAKO UNITATEA / LAGUNTZA ADMINISTRATIBOKO 5. UNITATEA | KUDEATZAILETZA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / IKASTEGIEN ETA SAILEN ATALA / KUDEAKETARAKO ETA KOORDINAZIORAKO UNITATEA / LAGUNTZA ADMINISTRATIBOKO 6. UNITATEA |
839 | ZERBITZUETAKO OFIZIALA | KUDEATZAILETZA / LIBURUTEGIA | KUDEATZAILETZA / AZPIEGITUREN ETA ZERBITZU OROKORREN ZERBITZUA / -- / ZERBITZU OROKORREN UNITATEA |
761 | OLko ADMINISTRARIA | KUDEATZAILETZA / -- | KUDEATZAILETZA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / UNIBERTSITATEAREN ARRETA ATALA / -- / BISITAZIOKO AMEN ERAIKINA |
–Justifikazioa:
Laguntza administratiboko unitateen beharretara egokitzea.
Promozio prozesuaren ondorioz plantillan egin behar ziren doikuntzei erantzuteko amortizatu beharrekoa zen zerbitzuetako ofizialaren lanpostu bat Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko Zerbitzu Orokorren Unitateari atxiki zaio, unitate horretan lanpostu berri bat sortu beharra baitago. Hala, antolaketa-premiengatik egindako aldaketa hori jaso egiten da kudeatzaileak 2024ko urriaren 23an emandako 2455/2024 Ebazpenaren bidez.
Bisitazioko Amen eraikinean ematen den zerbitzua aldi batez aztertu ondoren, egokitzat jotzen da zerbitzua finkatzea plantillan lanpostu bat sortuz.
C.–Lanpostuak sortzea eta amortizatzea.
C.1. Lanpostuak amortizatzea.
Lanpostu hauek amortizatu dira:
LANPOSTU ZK. | IZENA | KOKALEKUA |
258 | OLko KUDEAKETARIA (INFORMATIKA ZERBITZUA) | KUDEATZAILETZA / INFORMATIKA ZERBITZUA |
466 | OFIZIAL TEKNIKOA (INFORMATIKA ZERBITZUA) | KUDEATZAILETZA / INFORMATIKA ZERBITZUA |
818 | ZERBITZUETAKO OFIZIALA | KUDEATZAILETZA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / UNIBERTSITATEAREN ARRETA ATALA |
752 | OLko ADMINISTRARIA | KUDEATZAILETZA / LIBURUTEGI ZERBITZUA / EROSKETEN ATALA / BANAKAKO ARGITALPENEN BULEGOA |
–Justifikazioa:
258, 466 eta 818 zenbakiko lanpostuak amortizatu egin dira Gobernu Kontseiluaren 2023ko otsailaren 27ko Erabakiaren lehen puntuko c) apartatuan ezarritakoa betetzeko -erabaki horren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen salbuespenezko promozio prozesua onetsi zen-, plantillan osotara dagoen lanpostu kopurua ez handitzeko konpromisoari dagokionez.
752 zenbakiko lanpostuaren amortizazioari dagokionez, zerbitzu horrek administrazio eskalako lanpostuak liburutegiko eskaletara aldatzeko eskatu du azken urteetan, esleitutako zereginak egungo beharretara egokitzeko. OLko administrari lanpostu bat amortizatu beharra dago Artxibo eta Liburutegietako teknikari laguntzailearen lanpostu bat sortzeko.
C.2. Lanpostuak sortzea.
Lanpostu hauek sortu dira:
–KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / OSASUNAREN SUSTAPENERAKO ETA JASANGARRITASUNERAKO ATALA / DIBERTSITATEAREN ETA INKLUSIOAREN UNITATEA
- Dibertsitatearen arloko kudeaketaria.
- Lanpostuaren zk.: 894.
- Maila: B.
- Lanpostuaren osagarria: %6,73.
- Bateraezintasunaren osagarria: %35.
- Lanaldia: goizez.
- Herria edo hiria: Iruñea.
Justifikazioa:
–Dibertsitatearen arloan espezializatutako lanpostu bat esleitzea orain Inklusio Sozialaren eta Dibertsitatearen Atala deituko den horri. Unibertsitateko inklusio politiken arloko lan espezifikoak eginen ditu, baita desgaitasunari arreta ematekoak ere, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoan ezarritako xedapenak betez.
Lanpostu horren eginkizunak honako hauek izanen dira:
–Unibertsitateko langile eta sektore guztien inklusiorako eta diskriminaziorik ezerako programak ezartzea eta kudeatzea, haien arrazoia edozein delarik ere: desgaitasuna, jatorri etnikoa eta nazionala, sexu-orientazioa eta genero-identitatea edo beste edozein inguruabar sozial edo pertsonal.
–Desgaitasunari arreta emateko programak kudeatzea.
–Indarkeria, laneko jazarpena edo diskriminazioa prebenitzeko eta haiei erantzuteko protokoloak eta planak egitea eta kudeatzea.
Lanpostu honen eginkizunak Dibertsitatearen eta Inklusioaren Unitatearen barnean garatuko dira (oraingo Gizarte Ekintzarako Unitatea), zeina Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzari lotua baitago.
Jazarpena prebenitzeko eta hari erantzuteko planekin eta protokoloekin lotutako eginkizunak gainerako kudeaketari eta teknikari arduradunekin lankidetzan garatuko dira.
–KUDEATZAILETZA / LIBURUTEGI ZERBITZUA /
- Artxibo eta Liburutegietako teknikari laguntzailea
- Lanpostuaren zk.: 895.
- Maila: C.
- Mailaren osagarria: %12.
- Lanpostuaren osagarria: %14,20.
- Lanaldia: arratsaldez.
- Herria edo hiria: Iruñea.
Justifikazioa:
–Azken urteetan, zerbitzu horrek administrazio eskalako lanpostuak liburutegiko eskaletara aldatzeko eskatu du, esleitutako zereginak egungo beharretara egokitzeko.
–Lanpostu hau Liburutegiko mailegu-mahaian egonen da, non kontsulta gero eta konplexuagoak egiten dituzten erabiltzaileei arreta emateko eta liburutegiko informazio-tresnak erabiltzeko profil teknikoa behar baita.
–Gainera, ikasleen aretoko eta gordailuko bildumak katalogatzen eta kudeatzen lagunduko du.
–Funtzionalki, bulegoburuaren mende daude (mailegua eta aretoa).
Iragarkiaren kodea: F2417268