1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
551E/2024 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, azaroaren 18rako eta 26rako aurreikusitako greba deialdia dela-eta Sexu-indarkerietarako Arreta Integraleko Zentroan (CAIVS) gutxieneko zerbitzuei arreta emateko behar diren langileak zehazten dituena.
LAB sindikatuak grebarako deialdia egin du azaroren 18rako (12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:00etara) eta azaroaren 26rako (00:01etik 23:59ra), Gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundazioa-Gizain Fundazioaren esparruan.
Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan aitortuta dagoen greba-eskubidea bateragarria izan behar da gizartearentzako funtsezko zerbitzuak mantentzeko behar diren bermeekin, baina eskubide horren erabilera inola ere galarazi gabe, eta halaxe ulertu dute, agindu hari dagokionez, bai jurisprudentzia arruntak, bai konstituzionalak berak ere.
Nafarroako Berdintasunerako Institutuak kudeatzen dituen zerbitzu publikoen eremuan, Sexu-indarkerietarako Arreta Integraleko Zentroak (CAIVS) arreta espezializatua ematen die orain zein lehen sexu-indarkeriaren biktima izan diren edo horretatik bizirik irten diren 16 urtetik gorako emakumeei, egunean 24 orduz, etenik gabe, eta urteko 365 egunetan.
Horregatik, beharrezkoa da gutxieneko zerbitzuak ezartzea, emakume erabiltzaileek arreta egokia jasotzen dutela bermatzeko.
Gutxieneko zerbitzu hauek finkatzeko orduan, proportzionaltasunaren eta arrazionaltasunaren printzipioez gainera, kontuan hartu behar da zerbitzu horiek ezinbestekoak direla emakumezko erabiltzaileei arreta egokia emateko. Horrek justifikatzen du zerbitzu horiek funtsezko zerbitzu gisa baloratzea eta sailkatzea, eta, hortaz, beharrezkoa da estaltzea deitutako grebak dirauen bitartean.
Horregatik, Espainiako Konstituzioak 15., 28., 39.4, 43. eta 49. artikuluetan aginte publikoei ezartzen dizkien betebeharrak betez, beharrezkoa da herritar horiei beren osasuna eta bizia babesteko eskubidea bermatuko dieten gutxieneko zerbitzu batzuk ezartzea, betiere, langileen grebarako eskubidea errespetatuta.
Gutxieneko zerbitzuen proposamena LAB sindikatuari bidali zaio, Greba Batzordearen ordezkaria den aldetik.
Horrenbestez, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren estatutuak onesten dituen urriaren 30eko 260/2019 Foru Dekretuak eman dizkidan eskudantziekin bat,
EBAZTEN DUT:
1. Gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundazioa-Gizain Fundazioaren esparruan 2024ko azaroaren 18an eta 26an egitekoa den greba dela-eta, honako gutxieneko zerbitzu hauek finkatzen dira greba eskubidea erabiltzeko:
–Sexu-indarkerietarako Arreta Integraleko Zentroa (CAIVS): gaueko txandarako aurreikusitako langile kopuru bera arituko da.
2. Aurreko zenbakian adierazitako funtsezko zerbitzuak enpresako zuzendaritzak izendatuko dituen langileek beteko dituzte, betiere sindikatuen ordezkariei entzun ondoren.
Ebazpen honetan ezarritako gutxieneko zerbitzuak betetzearren egun horretan lan egin behar duten langileen lanuzteak eta lan nahasmenduak legez kontrakotzat joko dira, eta kasuan-kasuan bidezkoa den legediaren arabera zehatuko dira.
3. Ebazpen hau jakinaraztea greba-batzordeari eta Gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundazioa-Gizain Fundazioari, dagozkion ondorioetarako.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
5. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela haren aurka, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo, kasua bada, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2024ko azaroaren 18an.–Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea, Patricia Abad Encinas.
Iragarkiaren kodea: F2416750