249. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

193C/2024 EBAZPENA, azaroaren 19koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena ibilgailuak konpontzeko tailerren hitzarmen kolektiboko soldatak 2025ean berrikusteari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da ibilgailuak konpontzeko tailerren hitzarmen kolektiboko soldatak 2025. urterako berrikusteari buruzko akordioa (hitzarmenaren kode zenbakia: 31007255011995), erregistro honetan 2024ko azaroaren 17an sartu dena, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek 2024ko urriaren 14an sinatu ondoren.

Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau eskatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal diola Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Iruñean, 2024ko azaroaren 19an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO IBILGAILUAK KONPONTZEKO TAILERREN HITZARMEN KOLEKTIBOKO SOLDATAK 2025. URTERAKO BERRIKUSTEARI BURUZKO AKORDIOAREN TESTUA

Iruñean, bi mila eta hogeita lauko urriaren hamalauan.

Ibilgailuak konpontzeko tailerren hitzarmen kolektiboaren batzordea bildu da, honako ordezkari hauek bertan direla:

CCOO: Eva Ciaurriz andrea.

UGT: Angel Valencia jauna.

ANTRV: Olivier Izar jauna eta Luis Ursúa jauna; azken hori batzordeko idazkari gisa arituko da.

Gai-zerrendan gai bakarra dago: soldatak 2025erako igotzea, alegia; hori guztia, bete beharrez indarrean den hitzarmen kolektiboaren 33.4 artikuluan ezarritakoa.

–Honako alderdi hauek egiaztatu dira:

–2018 eta 2023 urteen arteko aldian, urteko KPIen batura, KPI negatiboak ere kontuan hartuta, %16,8koa izan zen, honako kalkulu honen arabera:

KPI

2018

%1,20

2019

%0,80

2020

-%0,50

2021

%6,50

2022

%5,70

2023

%3,10

Guztira

%16,80

–2022, 2023 eta 2024 urteetarako, hitzarmen kolektiboan ezarritako soldata taulen igoera, guztira, %13,75ekoa izan zen, honako kalkulu honen arabera:

SOLDATA IGOERAK

2022

%6,50

2023

%4,25

2024

%3,00

Guztira

%13,75

–2018-2023 aldiko KPIen baturaren eta 2022-2024 aldiko soldata taulen igoeraren arteko aldea %3,05ekoa izan zen.

Horiek horrela, honako erabaki hauek hartu dira, aho batez:

Lehena.–Indarrean dagoen hitzarmen kolektiboaren 33. artikuluko 4. apartatuan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da %3,05 igotzea 2024ko soldata tauletan jasotako kontzeptuak (oinarrizko soldata, hitzarmen plusa, pizgarri gabeziaren plusa eta GSB plusa), hori baita 2018-2023 aldiko KPIen baturaren eta 2022-2024 aldiko soldata taulen igoeraren arteko aldea.

2025. urterako hitzarmenaren taulak 1. eranskinean azaltzen dira.

Hitzarmenean ezarritako zenbatekoak baino gehiago edo bestelako kontzeptuengatiko zenbatekoak jasotzen dituzten langileen kasuan, 2025erako ezarritako igoera aplikatuko zaie baina soil-soilik tauletan jasotako kontzeptu eta kopuruengatik.

Soldata tauletan ageri ez diren lansari kontzeptuengatik ez da aplikatuko konpentsaziorik edo xurgatzerik.

Bigarrena.–Antzinatasuneko hirurtekoak (37. artikulua) berrikustea 2025erako, eta %3,5 igotzea (2018-2023 aldiko KPIen baturaren eta 2022-2024 aldiko soldata taulen igoeraren arteko aldea). Hona hemen, bada, gutxieneko balioak:

–Lehen hirurtekoa: 194,16 euro.

–Bigarren hirurtekoa: 388,72 euro.

–Hirugarren hirurtekoa: 679,77 euro.

–Laugarren hirurtekoa: 873,01 euro.

–Bosgarren hirurtekoa: 970,61 euro.

–Seigarren hirurtekoa: 1.261,61 euro.

–Zazpigarren hirurtekoa: 1.358,08 euro.

–Zortzigarren hirurtekoa: 1.455,12 euro.

Hortik gorako hirurteko bakoitzeko 99,28 euro gehituko dira.

Laugarrena.–Hitzarmen kolektiboan, bidaia, dieta eta kilometrajerako ezarritako zenbatekoak (40. artikulua) berrikustea, eta %3,5 igotzea (2018-2023 aldiko KPIen baturaren eta 2022-2024 aldiko soldata taulen igoeraren arteko aldea). Hortaz, honela geratuko dira 2025erako:

–Dieta osoa: 52,06 euro.

–Dieta osoa, 3 egun baino gutxiagoko bidaietan: 60,72 euro.

–Dieta erdia: 29,28 euro.

–Kilometro bakoitza: 0,46 euro.

Bosgarrena.–Hitzarmen kolektiboan, diagnosiko teknikariaren pluserako ezarritako zenbatekoak (34. artikulua) berrikustea, eta %3,5 igotzea (2018-2023 aldiko KPIen baturaren eta 2022-2024 aldiko soldata taulen igoeraren arteko aldea). Hortaz, honela geratuko dira 2025erako:

–Urtean: 704,90 euro.

–Hilean: 50,35 euro.

Seigarrena.–Berariaz ematen zaio ahalmena Luis Ursúa Ibero jaunari, akta hau aurkeztu eta inskriba dezan Nafarroako Gobernuko Lan Departamentuko Hitzarmen Kolektiboen Erregistro orokorrean, gero Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Eta jorratu beharreko beste gairik ez izanik, bilerari bukaera eman zitzaion idazpuruan adierazitako tokian eta egunean.

CCOOren aldetik: Sinatua: Eva Ciaurriz andrea.

UGTren aldetik: Sinatua: Angel Valencia jauna.

ANTRVren aldetik: Sinatua: Olivier Izal jauna.

ANTRVren aldetik: Sinatua.: Luis Ursúa jauna, batzordeko idazkaria.

I. ERANSKINA–2025ERAKO LANSARI TAULAK

KATEGORIAK

OINARRIZKO SOLDATA
(eurotan)

HITZARMENAREN PLUSA
(eurotan)

PIZGARRIAK (eurotan)

GSB PLUSA (eurotan)

HILEAN,
GUZTIRA
(eurotan)

URTEAN,
GUZTIRA
(eurotan)

5. TALDEA

1. mailako ofiziala

1.317,42

329,53

119,94

303,23

2.070,12

28.981,68

5. TALDEA

2. mailako ofiziala

1.315,39

311,26

119,84

223,30

1.969,79

27.577,06

6. TALDEA

3. mailako ofiziala

1.283,44

286,97

118,10

229,65

1.918,16

26.854,24

6. TALDEA

Espezialista

1.267,75

286,97

117,64

215,13

1.887,49

26.424,86

6. TALDEA

Laguntzailea

1.607,48

22.504,72

4. TALDEA

Administrarien burua

1.317,42

329,53

119,94

303,23

2.070,12

28.981,68

5. TALDEA

Administrari-ofiziala, 1. mailakoa

1.315,39

311,26

119,84

223,30

1.969,79

27.577,06

5. TALDEA

Administrari-ofiziala, 2. mailakoa

1.283,44

286,97

118,10

229,65

1.918,16

26.854,24

6. TALDEA

Administrari-ofiziala, 3. mailakoa (adm. laguntz.)

1.267,75

286,97

117,64

215,13

1.887,49

26.424,86

6. TALDEA

Saltzailea

1.283,44

286,97

118,10

229,65

1.918,16

26.854,24

7. TALDEA

Prestakuntza kontratua (1. urtea)

1.017,25

1.017,25

14.241,50

7. TALDEA

Prestakuntza kontratua (2. urtea)

1.183,29

1.183,29

16.566,06

Diagnosiko teknikaria

50,35

704,90

Iragarkiaren kodea: F2416892