1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
245/2024 EBAZPENA, azaroaren 5ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 8ko 229/2024 Ebazpenean atzemandako akatsa.
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 8ko 229/2024 Ebazpenaren bidez onetsi ziren espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda, bai eta eskuratu ez dutenena ere, horren arrazoia adierazita, 2024ko maiatzaren 1etik abuztuaren 31ra bitarte aurkeztutako eskaerei dagokienez. Ebazpen horren II. eranskinean (espezialitaterik eskuratu ez duten irakasleen behin betiko zerrenda), María Irazola Alfaro andrea ageri da, Musika espezialitatean, ohar honekin: "praktiketako funtzionarioa da".
Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko prozedura ezarri zen Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 16ko 2551/2011 Ebazpenaren bidez, zeina aldatu baitzuten Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 3ko 801/2012 Ebazpenak eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 13ko 264/2021 Ebazpenak. Abenduaren 16ko 2551/2011 Ebazpenaren lehenengo oinarriari jarraikiz, espezialitate berriak eskuratzeko baldintza izanen da maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionario izatea, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mende, egitura organikoan eta eginkizunen ondorioetarako.
2024ko maiatzaren 24an, María Irazola Alfaro andreak eskabidea aurkeztu zuen espezialitate berriak eskuratzeko. Eskabidea aurkeztu zuen egunean, María Irazola Alfaro andrea praktikaldian ari zen Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 25eko 217/2023 Ebazpenari jarraikiz, ebazpen horren bidez baimendu baitzen 2023-2024 ikasturteko praktikaldia luzatzea, kalifikazio-batzordeak egindako proposamenarekin bat.
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 29ko 192/2024 Ebazpenaren bidez, onesten da maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozeduraren espedientea, hamalau izangairi dagokienez. Prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 2ko 324/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen. Hamalau izangai horietako bat da Irazola andrea, eta karrerako funtzionario izendatu zen, 2023ko irailaren 1etik aurrera ondorioak izateko, Gizonen eta Emakumeen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoari jarraikiz.
Kontuan harturik ez zela aintzat hartu Irazola andrearen izendapenak atzeraeragina zuela, 2023ko irailaren 1ekoa, bidezkoa da orain Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 8ko 229/2024 Ebazpena aldatzea, Irazola andrea I. eranskinean sartzeko, Musikako espezialitatea eskura dezan.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.
Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Zuzentzea Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 8ko 229/2024 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez onesten da espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda, bai eta eskuratu ez dutenena ere, horren arrazoia adierazita. Hauxe da zuzenketa:
I. eranskinean (Espezialitate berria eskuratu duten funtzionarioak) sartzea:
Deiturak eta izena: Irazola Alfaro, María.
Eskuratutako espezialitateak: Musika.
II. eranskina (Espezialitaterik eskuratu ez duten irakasleen behin betiko zerrenda) aldatzea, honela:
Honako hau dioen tokian:
Deiturak eta izena: Irazola Alfaro, María.
Eskatutako espezialitateak: Lehen Hezkuntza / Musika.
Oharrak: praktiketako funtzionarioa da.
Honako hau behar du:
Deiturak eta izena: Irazola Alfaro, María.
Eskatutako espezialitateak: Lehen Hezkuntza.
Oharrak: eskatutako espezialitatea eskuratua du jadanik.
2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera eta Titulazioak Aztertzeko Batzordera.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratzea, orok jakin dezan.
4. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.
5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Nafarroako foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.
Iruñean, 2024ko azaroaren 5ean.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.
Iragarkiaren kodea: F2416129