248. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBEITZAKO KONTZEJUA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Arbeitzako Kontzejuak, 2024ko azaroaren 19an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Kontzejuaren 2025ko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Arbeitzan, 2024ko abenduaren 20an.–Kontzejuko burua, Fernando Pagola García.

Iragarkiaren kodea: L2416925