2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTZIBARKO, OROTZ-BETELUKO ETA LONGIDAKO UDALEN BATASUNA
2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Artzibarko, Orotz-Beteluko eta Longidako Udalen Batasunak, idazkari bakarra izateko eratuak, 2024ko abuztuaren 6an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024. urteko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Artziko Udaleko Idazkaritzan, Batasunaren egoitza baita, egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Artzibarren, 2024ko azaroaren 20an.–Batasuneko burua, Javier Diez Huguet.
Iragarkiaren kodea: L2416909