248. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2024ko azaroaren 11n egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea lan-kontratudunen eta funtzionarioen 2025eko ekitaldiko udal plantilla organikoa eta zerbitzuak ematen dituzten langileen zerrenda.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat heldu diren xedapenetan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Orobat, aditzera ematen da ezen, jendaurreko aldian inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko dela plantilla organikoa.

Argitara dadila agindu da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Faltzesen, 2024ko azaroaren 22an.–Mankomunitateko burua, Iñigo Bailos Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2417090