2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Jurramendiko Mankomunitateak, 2024ko azaroaren 20an bertako osoko bilkuren aretoan egin ohiko batzar orokorrean, eta legezko quoruma zuela, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea entitatearen 2025eko aurrekontu orokor eta bakarra.
Administrazio-espedientea interesdunen eskura egonen da erakundearen Idazkaritzan, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bidezko jotzen diren erreklamazioak, oharrak nahiz kexak aurkeztu ahal izateko, bat etorriz Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluarekin (urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen bidez aldatutako legea).
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsirik geldituko da aipatu epea iraganda (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikulua).
Lizarran, 2024ko azaroaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Susana Castanera Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2417184