2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIDANKOZE
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Bidankozeko Udalak, 2024ko azaroaren 21ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2025. urteko aurrekontua.
Hasiera batez onetsitako 2025eko udal aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraituz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, 2025eko udal aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan jasotako jendaurreko aldia iragan ondoren.
Bidankozen, 2024ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Tomás Pasquel Ayechu.
Iragarkiaren kodea: L2417043