2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PUIU
2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Puiuko Udalak, 2024ko urriaren 11n egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoa.
Hasierako onespena argitaratu zen 2024ko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 28an, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.
Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditzen da Puiuko Udalaren 2025eko plantilla organikoa, eta indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Foru Komunitateko administrazioari igorri beharko zaio plantilla organikoaren kopia, hura behin betiko onetsi eta hilabeteko epean.
Administrazio bidea agortzen duen behin betiko onespen honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Puiun, 2024ko azaroaren 20an.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.
PLANTILLA ORGANIKOA
A) Funtzionarioak.
Lanpostuen zerrenda:
LANPOSTUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | LANALDIA | MAILA | OSAGARRIAK | SARBIDEA | EGOERA |
Maila | Lanpostua (19/2008 FDa barne) | Lanaldiaren luzapena (erromeriak) |
Zerbitzu anitzetako enplegatua | Funtzionarioa | Osoa | D | %12 | %20 | %5,44 | Oposizio-lehiaketa | Hutsik |
Izenen zerrenda:
LANPOSTUA | LANGILEAREN IZENA | ARAUBIDE JURIDIKOA | LANALDIA | MAILA | OSAGARRIAK | ANTZINATASUNA |
Maila | Lanpostua (19/2008 FDa barne) | Lanaldiaren luzapena (erromeriak) |
Zerbitzu anitzetako enplegatua | Hutsik | Funtzionarioa | Osoa | D | %12 | %20 | %5,44 | |
b) Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko langileak, Puiuko Udalean zerbitzuak ematen dituztenak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.3 artikulua).
Funtzionarioak:
–Idazkaria (hutsik).
Lan-kontratudunak:
–Administrari-ofiziala (jardunean).
–Administrari laguntzailea (hutsik).
–Administrari laguntzailea (jardunean).
–Administrari laguntzailea (jardunean).
–Administrari laguntzailea, %20ko lanaldia (jardunean).
Iragarkiaren kodea: L2416951